
Auzitegi Gorenak berretsi egin du Oreretako bost gazteri Auzitegi Nazionalak jarritako zigorra, eta Xabier Lujanbiok, Arkaitz Anzak, Ion Aitor Alberdik, Maitane Linazasorok, eta Aitor Francok espetxera joan beharko dute. Iosu Arruabarrenaren errekurtsoa onartu zuen Gorenak. Atzo eguerdian jakinarazi zuen auzitegiak errekurtsoaren gaineko erabakia. Auzipetuen abokatuak orain dela bederatzi hilabete jarri zion epaiari helegitea, eta duela bi aztertu zuen Auzitegi Gorenak. Edozein momentutan jakinaraztekoak ziren, eta atzo eman zuten horren berri: espetxeratzeko agindua dutenek sei urte eta sei urte eta erdi arteko zigorrak bete beharko dituzte. Pasa den urtarrilean jakinarazi zuen Auzitegi Nazionalak Oarsoaldeko hamazazpi gazteen gaineko epaia, iazko uztailean epaiketa egin ondoren. Horietatik 11 absolbitu zituzten, eta seiri kartzela zigorrak ezarri zizkieten, epaiaren arabera betiere, “talde terroristako kide” izatea leporatuta. Lujanbiori sei urte eta erdiko zigorra ezarri zioten, eta gainontzekoei seinakoa. Fiskaltzak auzipetu guztientzako zortzina urteko espetxe zigorrak eskatu zituen, eta AVTk, berriz, zortzi eta hamabi urte arteko zigor eskaerak. Auzipetuek orduan salatu zutenez, “torturetatik lortutako autoinkulpazioen frogekin” zein jazarpenekin epaitu zituzten. 2008an atxilotuak 2008ko apirilean eman zuen Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Oarsoaldeko 22 gazte atxilotzeko agindua, “Segiko kide izatea” leporatuta. Horietako hamar, apirileko polizia operazioan atxilotu zituzten eta beste hamar, Donostiako Auzitegian aurkeztu zirenean, urte [...]

Igandean manifestazioa egingo dute Errenteria-Oreretan, 12:30ean, Espainiako Auzitegi Nazionalak herriko Segikoak izateagatik zigortutako sei gazteen alde. Manifestazioaren leloa Gure etxeko atea zabalik dute izango da, eta Gamon Zumarditik irtengo da....

Eleak mugimenduak espetxeratzear diren Errenteria-Oreretako sei gazte auzipetuen egoera salatzeko asmoz martxan jarritako Gure Etxeko Atea Zabalik Dago ekimena geroz eta jende eta talde gehiagoren atxikimendua lortzen ari da, eta bat egiten azkena Ik...

Errenteria-Oreretako sei gazte espetxeratzeko arriskuan daudela eta, Eleak mugimendua atxikimenduak biltzen ari da, eta ia 200 lagunek —tartean, herritar, sindikatu eta alderdi politikoak daude— sinatu dute atxikimendua gazte asanbladaren webgunean. “Eskubide zibilen eta politikoen aldeko defentsan ilegalizazio politika bertan behera uzteko premia” ikusten dutela adierazi dute, eta horregatik Eleak-en Gure Etxeko Atea Zabalik Dute kanpainarekin bat egiten dutela. Gazteek laster jakingo dute espetxeratzea erabakiko duen epaiaren berri, eta hurrengo egunean, agerraldia izango dela jakinarazi du ere Eleak-ek. Errenteria-Oreretako sei gazteei sei eta sei urte arteko espetxe zigorra ezarri zien urtarrilean Espainiako Auzitegi Nagusiak Segiko kide izatea leporatuta. Epai horri helegitea jarri zioten gorenean. Defentsak absoluzioa eskatzen du. Mugimenduak salatu duenez, “azken hamabost urteetan euskal herritar askoren aurkako salbuespen politikaren ondorioz daude egoera larri horretan” sei gazte auzipetuak. Gogorarazi duenez, “gazte erakunde independentista bateko kide izateagatik” kondenatu dituzte, “hain zuzen ere, zilegia ez ezik, legezkoa izan beharko lukeen jarduera politiko batengatik”. Eleak-en arabera, “Euskal Herrian benetako bake agertokia eta irtenbide demokratikoa lortzeko urratsak ematen ari diren garai honetan, hau bezalako egoera larriak ez dira ulertzen, ezta haiekin bat etorri ere”. Eleak herritar guztiengana zuzendu du kanpaina hori, eta euren atxikimendua ematera animatu ditu herritarrez gain, baina elkarteak ere. Era berean, gazteekiko [...]

Eleak-ek eskubide zibil eta politikoen alde aurkeztutako mozioa aurrera atera zen Bildu, EAJ eta Ezker Anitzaren botoekin. PSE-EEk eta PPk kontra bozkatu zuten. Moziorik eztabaidatuena izan zen, eta batez ere PSE-EEk eta PPk kritikatua. Santi Angulo aurkeztu zuen Eleak-en izenean. Gogorarazi zuen milaka euskal herritarren eskubideak “murriztuak” izan direla. Hala, egoera politikoa aldatu arren, eta bake iraunkorrerako aukera dagoen arren, Alderdien Legea oraindik indarrean dagoela aipatu zuen, eta “halako egoerak errepika daitezkeela”. Edonola ere, pertsona zein proiektu guztiek eskubide guztiak izan behar dituztela aldarrikatu zuen. Juan Carlos Arbelaitz Sonia Jacintoren bikotekideak ere hartu zuen hitza, eta bai Jacinto eta baita Idoia Arbelaitz ere “politika egiteagatik” espetxeratu dituztela. Arbelaitz egun baldintzapeko askatasunean dago. Jacintok espetxean jarraitzen du. Hala, bere kasua ere aipatu zuen, eta 4 urteko haur bat daukatela, ama hilabetean behin ikus dezakeela, eta horretarako milaka kilometro egin behar dituztela azaldu zuen. Alderdien errondan, Jose Manuel Herzog PPko zinegotziak sufrimendua “ulertzen” zuela esan zuen, baina udalbatzarra gai horiek eztabaidatzeko tokia ez zela. Era berean, galdetu zuen euskaraz: “Zamarreño non dago? Caso non dago?”. Legeak “direnak dira”, gaineratu zuen. Jose Angel Rodriguez PSE-EEko bozeramaileak oraindik “urratsak emateko” dituztela esan zuen, eta “demokraziaren arauak” errespetatu behar dituztela. Eztabaida sortu zuen beste gaia [...]

Eleak mugimenduak eskubide zibil eta politikoak errespetatzeko eskatzen duen mozioa aurkeztuko du astearteko plenoan. Herenegun arratsaldean Merkatuzarren egindako agerraldian eman zuten horren berri Nekane Dominguez eta Jose Luis Maritxalar Eleak-eko kideek, eta halaber, eskubide zibil eta politikoen aldeko mugimenduak azken hilabeteetan egindako lanaren nondik norakoak azaldu zituzten. Horren harira, Errenteria-Oreretan eskubide zibil eta politikoen gainean ematen den egoeraren txostena prestatu dutela azaldu zuen Dominguezek: “Bertan azken urteotan lan politikoa egiteagatik zenbat pertsona atxilotu dituzten, zenbat epaitu eta zigortu eta zenbatek salatu dituzten torturak bildu dugu. Bestetik, hauteskundeetan bere burua aurkeztu ezin duten herritarren zerrenda ere azaltzen da txosten horretan”. Mozioak, lau eskaera Txosten hori udalean aurkeztu duten mozioaren “oinarria” dela gaineratu zuen Dominguezek, eta bertan, egungo egoera aipatzeaz gain, Eleak-ek lau eskaera egin dituela zehaztu zuen: epaiketa politikoak bertan behera uztea; lan politikoa egiteagatik espetxean dauden pertsona guztiak askatzea; legez kanpo utzitako antolakunde politiko guztiak legeztatzea; eta Alderdien Legea baliogabetzea. Mozioak AEK, Batera Bai, Bilgune Feminista, Gorripide, LAB eta Amalatz taldeen atxikimendua jaso du. Alderdi eta eragileei aurkeztu Txostena amaituta, herriko alderdi eta eragileei aurkeztu dietela jakinarazi zuten Eleak mugimenduko kideek, “tartean, Errenteriako Udalean ordezkatuta dauden alderdi politiko guztietako ordezkariekin bildu gara, eta harrera ona izan dela esan behar dugu”. [...]

Aitor Franco eta Jon Aitor Alberdi gazte auzipetuak hamar egun barru aurkeztu beharko dira Donostiako epaitegian. Atzo eman zieten horren berri bi gazte oreretarrei, eta otsailaren 13an egurdiko hamabietan Donostiako epaitegian aurkeztu behar direla jakinarazi diete bertan.

Errenteria-Oreretako sei gazte espetxeratzear direla eta, Eleak mugimenduak martxan jarritako Gure Etxeko Atea Zabalik Dute kanpainarekin bat egin dute Oarsoaldeko Ikasle Abertzaleek. Mobilizazioa ezinbestekotzat jo dute auzipetuei babesa emateko. R...