Eskubide zibil eta politikoak errespetatzeko mozioa aurkeztuko du Eleak-ek
Eleak mugimenduak eskubide zibil eta politikoak errespetatzeko eskatzen duen mozioa aurkeztuko du astearteko plenoan. Herenegun arratsaldean Merkatuzarren egindako agerraldian eman zuten horren berri Nekane Dominguez eta Jose Luis Maritxalar Eleak-eko kideek, eta halaber, eskubide zibil eta politikoen aldeko mugimenduak azken hilabeteetan egindako lanaren nondik norakoak azaldu zituzten. Horren harira, Errenteria-Oreretan eskubide zibil eta politikoen gainean ematen den egoeraren txostena prestatu dutela azaldu zuen Dominguezek: “Bertan azken urteotan lan politikoa egiteagatik zenbat pertsona atxilotu dituzten, zenbat epaitu eta zigortu eta zenbatek salatu dituzten torturak bildu dugu. Bestetik, hauteskundeetan bere burua aurkeztu ezin duten herritarren zerrenda ere azaltzen da txosten horretan”. Mozioak, lau eskaera Txosten hori udalean aurkeztu duten mozioaren “oinarria” dela gaineratu zuen Dominguezek, eta bertan, egungo egoera aipatzeaz gain, Eleak-ek lau eskaera egin dituela zehaztu zuen: epaiketa politikoak bertan behera uztea; lan politikoa egiteagatik espetxean dauden pertsona guztiak askatzea; legez kanpo utzitako antolakunde politiko guztiak legeztatzea; eta Alderdien Legea baliogabetzea. Mozioak AEK, Batera Bai, Bilgune Feminista, Gorripide, LAB eta Amalatz taldeen atxikimendua jaso du. Alderdi eta eragileei aurkeztu Txostena amaituta, herriko alderdi eta eragileei aurkeztu dietela jakinarazi zuten Eleak mugimenduko kideek, “tartean, Errenteriako Udalean ordezkatuta dauden alderdi politiko guztietako ordezkariekin bildu gara, eta harrera ona izan dela esan behar dugu”. [...]
Eleak mugimenduak eskubide zibil eta politikoak errespetatzeko eskatzen duen mozioa aurkeztuko du astearteko plenoan. Herenegun arratsaldean Merkatuzarren egindako agerraldian eman zuten horren berri Nekane Dominguez eta Jose Luis Maritxalar Eleak-eko kideek, eta halaber, eskubide zibil eta politikoen aldeko mugimenduak azken hilabeteetan egindako lanaren nondik norakoak azaldu zituzten.
Horren harira, Errenteria-Oreretan eskubide zibil eta politikoen gainean ematen den egoeraren txostena prestatu dutela azaldu zuen Dominguezek: “Bertan azken urteotan lan politikoa egiteagatik zenbat pertsona atxilotu dituzten, zenbat epaitu eta zigortu eta zenbatek salatu dituzten torturak bildu dugu. Bestetik, hauteskundeetan bere burua aurkeztu ezin duten herritarren zerrenda ere azaltzen da txosten horretan”.
Mozioak, lau eskaera
Txosten hori udalean aurkeztu duten mozioaren “oinarria” dela gaineratu zuen Dominguezek, eta bertan, egungo egoera aipatzeaz gain, Eleak-ek lau eskaera egin dituela zehaztu zuen: epaiketa politikoak bertan behera uztea; lan politikoa egiteagatik espetxean dauden pertsona guztiak askatzea; legez kanpo utzitako antolakunde politiko guztiak legeztatzea; eta Alderdien Legea baliogabetzea.
Mozioak AEK, Batera Bai, Bilgune Feminista, Gorripide, LAB eta Amalatz taldeen atxikimendua jaso du.
Alderdi eta eragileei aurkeztu
Txostena amaituta, herriko alderdi eta eragileei aurkeztu dietela jakinarazi zuten Eleak mugimenduko kideek, “tartean, Errenteriako Udalean ordezkatuta dauden alderdi politiko guztietako ordezkariekin bildu gara, eta harrera ona izan dela esan behar dugu”. Alderdien aldetik Eleak mugimenduko kideek “kontatu nahi dutena” entzuteko prestutasuna dagoela nabarmendu zuen Maritxalarrek, eta etorkizunari begira, berriz, “harremanak bideratzeko gogoa” ere badagoela gaineratu zuen.
Bestalde, oreretar guztiak deitu dituzte asteartean, 18:30ean hasiko den udalbatzarrean parte hartzera, eta aurrera begira eskubide zibil eta politikoen urraketak salatzen jarraitzeko asmoa berretsi zuten Eleak mugimenduko bi kideek: “Horretarako, herriko eragile, alderdi eta norbanakoekin harremanetan eta lanean jarraituko dugu”.