Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Eleak atxikitzeak biltzen ari da gazte auzipetuen alde

Errenteria-Oreretako sei gazte espetxeratzeko arriskuan daudela eta, Eleak mugimendua atxikimenduak biltzen ari da, eta ia 200 lagunek —tartean, herritar, sindikatu eta alderdi politikoak daude— sinatu dute atxikimendua gazte asanbladaren webgunean.  “Eskubide zibilen eta politikoen aldeko defentsan ilegalizazio politika bertan behera uzteko premia” ikusten dutela adierazi dute, eta horregatik Eleak-en Gure Etxeko Atea Zabalik Dute kanpainarekin bat egiten dutela. Gazteek laster jakingo dute espetxeratzea erabakiko duen epaiaren berri, eta hurrengo egunean, agerraldia izango dela jakinarazi du ere Eleak-ek. Errenteria-Oreretako sei gazteei sei eta sei urte arteko espetxe zigorra ezarri zien urtarrilean Espainiako Auzitegi Nagusiak Segiko kide izatea leporatuta. Epai horri helegitea jarri zioten gorenean. Defentsak absoluzioa eskatzen du. Mugimenduak salatu duenez,  “azken hamabost urteetan euskal herritar askoren aurkako salbuespen politikaren ondorioz daude egoera larri horretan” sei gazte auzipetuak. Gogorarazi duenez, “gazte erakunde independentista bateko kide izateagatik” kondenatu dituzte, “hain zuzen  ere, zilegia ez ezik, legezkoa izan beharko lukeen jarduera politiko batengatik”. Eleak-en arabera, “Euskal Herrian benetako bake agertokia eta irtenbide demokratikoa lortzeko urratsak ematen ari diren garai honetan, hau bezalako egoera larriak ez dira ulertzen, ezta haiekin bat etorri ere”. Eleak herritar guztiengana zuzendu du kanpaina hori, eta euren atxikimendua ematera animatu ditu herritarrez gain, baina elkarteak ere. Era berean, gazteekiko [...]

admin
Bidasoa
2012/11/06

Errenteria-Oreretako sei gazte espetxeratzeko arriskuan daudela eta, Eleak mugimendua atxikimenduak biltzen ari da, eta ia 200 lagunek —tartean, herritar, sindikatu eta alderdi politikoak daude— sinatu dute atxikimendua gazte asanbladaren webgunean.  “Eskubide zibilen eta politikoen aldeko defentsan ilegalizazio politika bertan behera uzteko premia” ikusten dutela adierazi dute, eta horregatik Eleak-en Gure Etxeko Atea Zabalik Dute kanpainarekin bat egiten dutela.

Gazteek laster jakingo dute espetxeratzea erabakiko duen epaiaren berri, eta hurrengo egunean, agerraldia izango dela jakinarazi du ere Eleak-ek. Errenteria-Oreretako sei gazteei sei eta sei urte arteko espetxe zigorra ezarri zien urtarrilean Espainiako Auzitegi Nagusiak Segiko kide izatea leporatuta. Epai horri helegitea jarri zioten gorenean. Defentsak absoluzioa eskatzen du.

Mugimenduak salatu duenez,  “azken hamabost urteetan euskal herritar askoren aurkako salbuespen politikaren ondorioz daude egoera larri horretan” sei gazte auzipetuak. Gogorarazi duenez, “gazte erakunde independentista bateko kide izateagatik” kondenatu dituzte, “hain zuzen  ere, zilegia ez ezik, legezkoa izan beharko lukeen jarduera politiko batengatik”.

Eleak-en arabera, “Euskal Herrian benetako bake agertokia eta irtenbide demokratikoa lortzeko urratsak ematen ari diren garai honetan, hau bezalako egoera larriak ez dira ulertzen, ezta haiekin bat etorri ere”.

Eleak herritar guztiengana zuzendu du kanpaina hori, eta euren atxikimendua ematera animatu ditu herritarrez gain, baina elkarteak ere. Era berean, gazteekiko elkartasuna adierazteko egingo diren ekitaldietan parte hartzera gonbidatu ditu.

Atxikimendua adierazteko
Norbaitek atxikimendua adierazi nahi badu, bi bide ditu hori egin ahal izateko: argazki bidez http://oarsongazte1ez.blogspot.com.es/2012/10/deskargatuetazabaldu.html-en eta https://oreretakoga.info/atxikimendua-eman web orrian.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.