Lezoko Udal Gobernuak bat egin du Eleak-ek deitutako manifestazioarekin

Lezoko Udal Gobernuak gazte auzipetuak “jarduera politikoan oinarritutako lana egiteagatik izan direla zigortuak” salatu nahi izan du eta horrekin batera bat egin du datorren astearterako Eleak Mugimenduak deitu duen manifestazioarekin. Horrez gain, herritar guztien eskubide zibil eta politikoak bermatuak izan daitezela “exijitu” du, “baita Espainia nahiz Frantziako gobernuei errepresio bideak bazterrean utzi ditzatela eskatu ere”. Udal gobernuaren ustez, horrelako epaiketak gaur egungo egoera eta testuinguru politikoan lekuz kanpo daude eta “prozesua oztopatu baino ez dute egiten”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.