Talde ekologistak lau eskaeratan oinarritutako errekurtsoa aurkeztu du, agindu berriak "kontuan hartu behar ziren inguruabar eta gertakari garrantzitsuak alde batera uzten" baitituelako haien ustez.
2011ko Ehizaren Legeak segurtasun neurriak jasotzen baditu ere, talde ekologistak esan du herritarren babesa ez dela bermatzen.
Hondarribiko, Pasaiako eta Lezoko udalei luzatu die eskaera Eguzkik; ehiza postuak "zabaldu" direla eta horien gaineko kontrol "zorrotzik" ez dagoela uste du talde ekologistak.
Leuta-Guadalupe-Faro ehiza lerroko hainbat posturi giltza eman dio behin-behinean aldundiak, berriki belatz handi bat tiroz bota dutelako inguruan.
Garrantzia handiko albistetzat jo du talde ekologistak erabakia Eguzkiren arabera "arrazoia eta sen ona nagusitu dira erabiltzaile gehien-gehienen mesedean".