Ordutegi mugen aldaketa agerian gelditu da gaur goizean Hondarribiko kaleetan; itxialdia arintzeko neurriek isiltasunarekin amaitzea lortu dute.
Osasun larrialdi egoera "mugikortasun ohiturak aldatzeko aukera" dela iritzi dio elkarteak, eta ihes egin aurretik "neurri ausartak" hartzera gonbidatu du udala.
Ikasle guztien "aukera berdintasuna" bermatzeko "ezinbesteko" laguntza dela argudiatu du udal talde sozialistak.
Oinezkoak lehenesteko helburuarekin, asteburuetan Kosta kalean eta Ramon Iribarren pasealekuan, eta astean zehar Bentako aparkalekuan aldaketak burutuko ditu udalak.
Bizikleta garraio modu aktibo gisa aldarrikatu du Balazta Bidasoko elkarteak, COVID-19aren hedapenari aurre egiteko Hondarribiko eta Irungo udalei aurkeztutako proposamenean.
Azken urteetan turismoak hartu duen pisua "gehiegizkoa" dela iritzio dio koalizioak, eta eredu sozio-ekonomikoa aldatzeko xedearekin, herriko eragileek kooperazio mahai komun bat eratzea galdegin du.
Bihar ospatuko dute nekazariek haien patroiaren eguna, baina ohiko ospakizunak aurrera eramateko debekua dela eta, gonbidapen berezia luzatu die Arma Plaza fundazioak hondarribiarrei.
1945 eta 1946 urte artean Pirinioen defentsa lerroa osatzeko Franco diktadoreak eraikitako 50 bunker dira modu honetan bisita daitezkeenak.
Gizartearen mugikortasuna era seguruan bermatzeko modua dela adierazi du elkarteak, eta Irungo eta Hondarribiko udalei neurriak hartzeko galdegin die.
Gaur argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta beraz, bihar irekiko dela eskaera epea zehaztu du udalak.
Ehorzketak, hileta elizkizunak eta bisitak baimendu ditu berriro udalak, eta maskarak zein desinfekzio gela erabiltzea gomendatu du.
'Prestatu zure denda berriz irekitzeko' izenburupeko webinarra eskainiko du Celestino Martinez marketinean adituak.