Amiantoaren gaineko dokumentala estreinatu berri dute. Otsanda Tolosa irundarrak, asbestosiak hildako Celestino Tolosa aitaren prozesu osoa kontatu du lan horretan. Amiantoaren biktimei aitortza da .
Auzitegi Gorenak ez du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren kontra CAF enpresak aurkeztutako helegitea onartu.
2008an hil zen Celestino Tolosa ‘Xarra’, CAFen amiantoarekin lan eginda gaixotu eta hil zela ebatzi du epai batek orain. Hil aurretik birikak gordetzeko eskatu zien Tolosak medikuei, klabea izan da hori.