Gorka Nieto Marcosek eramango du Bidasoa eskubaloi taldeko besokoa aurrerantzean. Jokalari gaztea pozik eta lasai agertu da ardura berriarekin.
Jokalari moduan duen kontratua ere urtebete luzatuko du piboteak ere, eta Bidasoan hartuko du erretiroa, 2022-23 denboraldian.
Zumaiarrak Naoneden [Nantes, bretoieraz] jokatuko du datorren denboraldian. Bukatu berri den denboraldia "konplikatua" izan arren, helburua lortzeko gai izan dira. Bidasoak hirugarren bukatu du liga, eta laugarrenez segidan sailkatu da Europarako.
Asobal Kopan Granollersen kontrako partidan kanpaikada jo ondoren, finalean, 37-29 galdu du Bidasoak Bartzelonaren kontra.
Granollers izango du aurrean lehen partiduan. Kataluniarrak partida irabazteko faborito diren arren, irundarrak borrokara irtengo dira.
Huescaren kontra garaipen argia lortu du Artalekun, 31-26, kopako txartela eskuratuz.
Presoven kontrako partidua irabaziz gero, ia eskura edukiko du European Leagueko final zortzirenetarako sailkapena.
Bidasoak 35 urte bete ditu Artalekun. 1986-1987ko sasoian, Uranzu pilotalekutik pista berrira joan berritan, Asobal liga irabazi zuen Irungo taldeak. Une gozoen aroa hastear zen, 1994-1995ean liga eta Europako Kopa irabazi zituelako. Momentu garratzak ere etorriko ziren.
1987ko urtarrilaren 18an jokatu zuen lehen partidua Artalekun Granollersen kontra. Urte horretan bertan lehenengo Asobal liga irabazi zuen.
Asteartean, Pfadi Winterthurren kontra garaipena eskuratu ondoren, European Leagueko bigarren partida jokatu dute aste berean irundarrek.
Aurkari gogorra izango du aurrean Bidasoa eskubaloi taldeak Asobal Ligako lehen jardunaldian. Irailaren 16an jokatuko dute partida.
Ostegunean jokatuko dute lehen partida, Balonmano Logroño La Rioja taldearen kontra. Larunbatean berriz, Frantziako Ligako Limoges Hand 87 taldea izango dute aurkari irundarrek.
Fundazioak aurten 60 urte beteko dituen eskubaloi taldeari 60 urteko ibilbidea aitortuko dio.
Igandeko sarreren zati bat AECC Gipuzkoak jasoko du, ikerketa onkologikoetara bideratzeko.