Abenduaren erdialdera zabalduko dute herritarrentzako bisita gidatuak egiteko aukera. Herritar guztiek ezagutu dezaten nahi dute.
Dagoeneko programatuta zeuden bisitetan eskaria handia izan delako, apirilaren 26an beste bisita gidatu bat egingo dute.
Hitzaldi bat eta bisita gidatu bi antolatu dituzte hilaren 25 eta 26rako. Jose Maria Hernandez adituak eskainiko ditu.
Bisita gidatuak eskainiko ditu Oiasso Museoak, bai aldi baterako erakusketetara, baita ere erakusketa iraunkorrera. Museotik kanpo ere egingo dituzte bisitak.
Txingudiko Zerbitzuak-ek hilaren 24rako antolatu ditu bisitak. Uraren kalitatea bermatzeko mekanismoak eta nola garraiatzen duten ezagutuko dute bisitariek.
Martxoko larunbat guztietan bisita gidatuak egingo dituzte Oiasson. Euskal Kostaldeko Museoen hilabetea delako antolatu dute ekimena hil honetan.
Larunbat honetan egingo dira azken bi bisitak, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz. Izena eman behar da aurretik.
Bisita berriak Europako historia azalduko du Irundik, zazpi geldialdirekin, Etorbidearen zubitik Behobiako zubiraino. Horrez gain, ohiko bisitek jarraituko dute: hiriko ondarearena eta hirigune historikoarena eta udaletxearena.
Maiatzetik azarora bitartean, hilabete bakoitzeko azken larunbatean izango dira bisitak. Lehena hilaren 27an izango da: 11:00etan, euskaraz, eta 12:00etan, gaztelaniaz.
Yoseba Alonso eta Javi Castro Aranzadi Zientzia elkarteko kideek gidatuko dute ibilbidea. Izen ematea derrigorrezkoa da.
Hilaren 28ra arte bisitatu ahal izango da marrazkilari eta artistaren bilduma. Horrez gain, hiru bisita gidatu antolatu dituzte. Lehena igande honetan izango da, 12:00etan.