Errenteriako EAJ jakinarazi duenez, talde politikoek metodologia bat ezartzea adostu dute hondakinen bilketa sistemaren gainean eztabaidatzeko, eta prozesu horretan guztian parte hartuko du Hondakinen Mahaiak ere.
Igande honetan, hilak 5, Azkueneko garbitokian elkartasun ekimen berezia egingo dute 11:00etatik aurrera. Ekimen horretarako materiala biltzen hasiak dira dagoeneko Oarsoaldeko hainbat gunetan. Batez ere, sukaldeko materiala, mantak eta eskuoihalak uzteko eskatu dute.