Aste Santuko jaiegunak direla-eta aldaketak hondakinen bilketan

Udalak jakinarazi duenez, Aste Santuan hainbat aldaketa egongo dira hondakinen bilketan: Trintxerpe-San Pedro: – Hilaren 16an, asteazkena, ez da hondakinik jaitsi behar, ostegunean, hilak 17, ez delako bilketarik egongo. Donibane: – Eguneroko bilketan ez da aldaketarik egongo. – Aste Santuko ostegunean, hilak 17, ez da traste eta altzari zaharren bilketarik egingo. Antxo: – Lokaletara errefusa asteazkenean, hilak 16, jaitsi behar da. – Aste Santuko jai egunetan lokalen ordutegia 08:00etatik 11:00etara artekoa izango da. – Zintzilikarioa dutenek, kalean edo Gure Zumardiko lokalean, errefusa asteartean, hilak 15, jaitsi behar dute. – Aste Santuko ostiralean ez da traste eta altzari zaharren bilketarik egingo.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.