PSE-EEk dio udalak ez dizkiola bilketaren gaineko datu guztiak eman
PSE-EEk ere udalaren atez atekoaren gaineko irakurketa kritikatu du, eta salatu du Bilduk ez dizkiola atez atekoa martxan dagoen barrutien eta sistema hori ez duten barrutien gaikako bilketaren gaineko datu guztiak eman nahi. Datuak “horren aldekoak” badira, ez duela ulertzen gaineratu du zergatik ez dizkion “gardentasun osoz” ematen. Honakoen gaineko informazioa nahi du PSE-EEk: nora eramaten den Pasaian bildutako materia, nola garraiatzen den eta zenbateko gastua duen.
PSE-EEren ustez, atez ateko sistemak “koste desproportzionatua” du, eta Bildu gastuaren datuak “makillatzen” ari da. Era berean, Bilduk hondakinak saltzeagatik iragarri zituen diru sarrera ez dakiela betetzen ari diren esan du.
Atez ateko sistema ezarrita duten herriek San Marko Mankomunitateko gainontzeko herrien bilketaren ordainketan parte hartu beharko dutela salatzearen aurrean, PSE-EEk adierazi du zergatik izan behar zuen Pasaiak “ekonomikoki solidarioa” besteek atez atekoa jarri zutenean.
Era berean, atez atekoaren kontra mobilizatzen ari diren pasaitarren eskaerak entzuteko eskatu dio Amaia Agirregabiria alkateari.