
30 beherakoei zuzendutako arte digitalaren lehiaketa da, eta Bidasoako lurraldearen natura-ondareari balioa ematea du xede.

Aurten ere, Hondarribian, Irunen eta Hendaian tradizioa eta gaurkotasuna uztartzen dituen egitaraua izango da askotariko kultur jarduerekin.

Hilaren 15etik 17ra Ondarearen Europako Jardunaldiak izango dira, eta Bidasoko Zentroak ateak irekiko ditu egun horietan Frantziako ondarearen programaren barruan.

Bisita berriak Europako historia azalduko du Irundik, zazpi geldialdirekin, Etorbidearen zubitik Behobiako zubiraino. Horrez gain, ohiko bisitek jarraituko dute: hiriko ondarearena eta hirigune historikoarena eta udaletxearena.

'Ibai izena duen herrialde bat' lehiaketa 30 urtetik beherako pertsonei zuzendua dago eta mugaz gaindiko lurraldearen paisaia bereziak irudikatu behar dira. Parte hartzeko azken eguna hilaren 23a da.

Arte digitaleko teknikak erabiliz, parte hartzaileek Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko lurraldeko paisaiei erreferentzia egin beharko diete. Lanak uztailaren 23a arte aurkez daitezke.