
Zortzi buruhandi berri aurkeztuko dituzte hilaren 24an egingo duten "jai giroz betetako" ekitaldian. Buruhandi zaharren agurra ere izango da.

Lau tarte zehaztu dituzte tasen kobrantza berriak egiteko. Sistema hau "ekitatiboagoa" eta "justuagoa" dela azaldu du alkateak.

Frantziako Tourra Bidasoan barrena ibiliko da uztailaren 3an, eta "bi aldeetan euskaldunak bizi garela" aldarrikatuko dute. Hainbat egitasmo antolatu dituzte egun horretarako.

Txuma Murugarren errenteriarrak 14 abesti eta hamahiru istorio txiki diskoa atera du, Angel Unzu gitarristarekin elkarlanean. Hona hemen Berria egunkarian egindako elkarrizketa: http://paperekoa.berria.info/plaza/2014-01-28/032/001/minoritariook_gure_lanari_balioa_emateko_beharra_dugu.htm

Lau emakume prostituitzea leporatzen diete.

Gainezka egin zuen ostiralean Bekoerrotak Allerruren 50. urteurrenaren ospakizunaren harira. Sutargi, Aiton Borda, Atzeko Ate eta Parrokiko abesbatzek bat egin zuten eta haiek zabaldu zuten urteurrena ospatzeko ekitaldi ofiziala. Harmailak beterik, txaloka jarraitu zuten ikusleek Allerruren himnoa jo eta abestu zutenean. Lezoarrekin batera izan ziren Errealeko jokalari Elustondo eta Canales, Gipuzkoako Futbol Federazioko Presidentea Juan Luis Larrea,bertako idazkaria, Patxi Gabilondo, eta udalaren izenean Ainhoa Zabalo alkatea eta Mikel Arruti zinegotzia. Ekitaldiaren barruan Allerruren ekipazio berria eta taldearen ikur berria ere aurkeztu zituzten. Allerruren lehen garaietara jo zuten, bestalde, Lezoko elkartearen historia egiteko. Ondoko bideoan Manchester City taldeko jokalariak agertzen dira, Allerru zoriontzen. http://youtu.be/WiVye28xono