Eskualdeko planoa
Oarsoaldea Garapen Agentziak bultzatuta, eskualdeko material turistiko berria kaleratu dute. Esate baterako, Pasaiako plano turistikoa berriro argitaratu dute, eta herri horren baliabide turistikoak eguneratu eta berriak batzeaz gain, planoaren diseinua 3D formatuan atera dute.
Berritasun horiei esker, erabiltzaileak aukera izango du San Pedro eta Donibaneko eraikin bakoitza identifikatzeko. Horrez gain, bi barrutietako hirigune historikoen puntu garrantzitsuenak ere bildu dituzte mapa horretan, baita Top esperientziak eta bisita gidatuak ere.
Eskualdeko mapa turistikoa ere berrituta argitaratu dute. Bertan, Errenteria-Orereta, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako baliabide turistikoak bildu dituzte: ostatuak, aisia, museoak, interesguneak…
Bi planoak eskualdeko turismo bulegoetan lor daitezke: Errenteria-Oreretan, San Marko Gotorlekuan; Pasaian, Donibaneko Victor Hugo etxean; eta Oiartzunen, Elizalde auzoko Aialde kalean.
Nolanahi ere, w
ww.oarsoaldea-turismo.net webgunean deskargatu daiteke.