Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Belaunaldi aldaketarako prest dago Irungo Atsegiña

Zortzi buruhandi berri aurkeztuko dituzte hilaren 24an egingo duten "jai giroz betetako" ekitaldian. Buruhandi zaharren agurra ere izango da.

Alaine Aranburu Etxegoien
Irun
2025/05/13

“Baietz oraingoan!” adierazi du Irungo Atseginñak. Izan ere, pasa den hileko 26an konpartsaren irudi berriaren aurkezpen ofiziala egin behar zuten baina euriak ez zuen etenik egin eta bertan behera utzi behar izan zuten aurkezpena. Baina dagoeneko iragar dezakete haien egun handiko data berria: hilaren 24a, ostirala. Herritar guztiei dei egin diete jai giro honetara gerturatzera.

Egun honetan eta eguraldia lagun bada, zortzi buruhandi berri aurkeztuko dituzte eta Irungo kaleetan barna ibiliko dira. Aurkezpen honek konpartsaren etapa berri bati hasiera emango dio. Buruhandi berri hauen historia 2017an hasi zen, orduan konpartsako erraldoiak zaharberritu zituztelako eta aurten aro hau bukatuko dute, sortu dituzten zortzi buruhandiak aurkeztuz.

Buruhandi berri hauek Eskuartean tailerrak egin ditu, festetako iruditerian espezializatuta dagoen lantegiak eta ikerketa sakona egin dute artxibo historikoak, argazki zaharrak eta bestelako iturriak kontsultatuz. Konpartsaren esanetan, funtzionaltasunari egokituta dagoen Irungo lehen buruhandien berrinterpretazio fidela lortu dute eta hiriaren iruditeria kolektiboan berriro eragingo dutela ziur da Irungo Atsegiña.

Jesus Rubio Irungo Atsegiñako presidentearen arabera, buruhandi hauek ez dira irudi berriak soilik: “Irungo festaren memoriaren aldeko apustu bat dira, tradizioari eta formaren zaintzari egindako aitortza. Ilusioz bizi dugu jende askok lehen aldiz ikusiko dituela eta hemendik aurrera hiriko bizitzaren parte izango direla”.

Eguneko egitaraua

Arbelaitz kalean Irungo Atsegiñak daukan egoitzatik irtengo dira konpartsako kideak 11:00etan. Lehenbizi buruhandi zaharrak izango dira protagonistak, azken aldiz zeharkatuko baitituzte Irungo kaleak. Agur hau “esker onez eta sinbolismoz” beteta egongo dela aurreratu dute.

San Juan plazara joango dira eta bertan, 11:30ak inguruan, ekitaldi publiko bat egingo dute eta omenaldiaren txanda izango da. Belaunaldi aldaketari lotutako keinu esanguratsuena izango da, bertan egingo baita buruhandi berrien aurkezpen ofiziala, musika zuzenean delarik eta giro berezia sortuko delarik. Merezi duen protagonismoa eman nahi diete zortzi izaki fantastiko hauei.

Irun Hiria Musika Bandak ekitaldiaren hasieratik bukaera arte lagunduko diete Irungo Atsegiñako kideei. Irungo Erraldoia 2025 saria Irungo Musika Bandak jaso zuen eta hargatik buruhandi berrien amabitxi ofiziala izango dira, urte luzeetan elkartearekin izandako lankidetza eta Irunen bizitza kulturalean duen konpromisoa aitortzeko.

San Juan plazako ekitaldia bukatuta, Parte Zaharreko kaleetan zehar ibiliko dira musikariak eta buruhandiak, giro herrikoan. Gogoratu dute herritar orok parte har dezakeela eta nabarmendu nahi izan dute bereziki umeekin eta adinekoekin figura hauekin “lotura estua” izan dutelako. “Maiatzaren 24a egun berezia izango da elkartearentzat”, adierazi du Jesus Rubio Irungo Atsegiñako presidenteak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.