Bertan behera utzi dute atez atekoaren gaineko biharko hitzaldia

Bihar antolatuta zegoen Gure etorkizunerako birziklatze sistema egokienak hitzaldia bertan behera gelditu da. Xabier Doñate Tianako Udaleko (Bartzelona, Herrialde Katalanak) ingurumen zinegotzi ohiak eta PSCko kideak eman behar zuen hitzaldia. Hondakinen gaikako atez ateko bilketa sistema ezartzen Espainiako Estatuko lehen udalerria izan zen Tiana.  Berriak bere webgunean zabaldu duen informazioaren arabera, bertan behera gelditu da Lezokoa eta Gipuzkoan barrena eman behar zituzten hitzaldiak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.