Berria taldeak hamargarren urteurrena ospatuko du Hondarribian
Berria taldeak (Oarso Bidasoko HITZA barruan dago) hamar urte beteko ditu aurten eta hainbat jaialdi egingo ditu ospatzeko. Horietako bat Hondarribian izango da, hilaren 27an, larunbatarekin, Itsas Etxea Auditoriumean. Jaialdiko ekitaldi nagusia Metrokoadroka konpainiaren Zertarako hegoak antzezlana izango da. Aurkezpen labur baten ondoren, hamargarren urteurrenerako propio grabatutako Berriak 10 urte bideoa proiektatuko dute eta ondoren izango da antzezkizuna.
Hilaren 27ko ekitaldia arratsaldeko zortziretan izango da eta, gutxi gorabehera, ordu eta erdi iraungo du. Berria zein Hitzako harpidedunek edota berrialagunek 5 euro ordaindu beharko dituzte eta publiko orokorrak 10 euro.