
Bihar bozkatuko dute bigarren Berdintasun Plana. PSE-EEk aurreratu du ezezkoa emango duela.

Iaz aurkeztu zuten Berdintasun Mahaia. Azken asteetan, udal talde batzuek egindako salaketak direla eta, Berdintasun Mahaiaren izaera irekia zalantzan jarri da.

Berdintasun Mahaiaren ekimenez Hondarribiko tabernariek erasoen aurrean nola jokatu jakiteko protokoloa jasoko dute.

Hondarribiko "emakume eta eragile feministek" osatuko dute Berdintasun Mahaia. Herrian berdintasunaren alde "eragiteko", bederatzi oinarriren gainean lan egingo dute aurrerantzean.

Koalizio moreak beharrezkotzat jo du berdintasun mahaia lehenbailehen eratzea hiriko kolektibo feministekin lankidetzan jarraitzeko.

Sozialisten ustez, planaren prozesuan ez da pluralitatea bermatu. Alardearen harirako gaiek bultzatu dituzte sozialistak ezezkoa ematera.

"Alardeari buruzko irizpide propioa, eta, aldi berean desberdina" duten elkarteen baztertzea salatu dute.

Jeltzaleen ustez, emakumeen bazterketa ideologikoa sustatzen du martxan jarritako mahaiak.