
BATgirls-ak meritu propioekin sailkatu dira Erreginaren Kopara. Hilaren 15ean izango da hitzordu handia, Valentziako Luis Puig belodromoan.

Alaine Aguerralde 400 metroko lasterketan lehenengo postuan izan da, eta Iker Piñeirak Gipuzkoako 18 urtez azpikotan marka berria ezarri du 60 metrotan.

Iker Piñeirak garaipen handia lortu zuen larunbatean, 18 urtez azpiko 200 metroko lasterketan Gipuzkoako errekorra lortu zuen.