
Kulturarteko Eguna ospatu dute gaur Irungo Belaskoenea ikastetxean. "Bizikidetzari, errespetuari eta kultur aniztasunari" eskaini diote gaurko ospakizuna.

Irunen bizi diren 60 urtetik gorako pertsonei begirako udako jarduerak eskaintzen ditu udalak. Aurten ikuspegi zabalagoa izango du programak, jarduerak adinekoen espazioetatik kanpo egingo baitira.

Udaleko Hezkidetza Mahaiak antolatuta, 'Berdintasuna eskutik eskura' izeneko bideoa sortu dute. Berdintasunaren lekukoa erakusten da ikastetxeetan barrena bidaiatzen, M8aren mezu nagusiaren berri emateko.

Artista irundarrak San Jose Langilea futbol zelaian margotu du horma irudia. Haurtzarotik helduarorako bidean Irunen presentzia berezia duten zenbait kiroletan aritzen den neska bat agertzen da.

Xedea "Egoiliarrak auzoan aparkatu ahal izatea eta merkataritza eta ostalaritza eremuetan txandakako aparkatzea ahalbidetzea" dela esan du ordezkariak.

Atzo inauguratu zuten Belaskoenea auzoko adinekoentzako lokala. 64 metro koadroan, nahi dutena egiteko aukera izango dute auzoko erretiratuek

Belaskoenea auzoko elkarteak eta udalak elkarlanean koordinatu dituzte lokalaren egokitzapen lanak. Olagizon kalean dago, eta hiriko adinekoentzako laugarrena izango da.

Jada erabil daiteke auzoko parkin berria, 400 metro koadroko azalerakoa

Belaskoeneako auzotarrek jaiak ospatuko dituzte ostiraletik igandera bitartean. Egitarau zabala antolatu du auzo elkarteak horretarako.

Europa osoan egingo dute 'Streets for kids' ekitaldia ostiralean, eta Belaskoenea ikastetxea ere ekimenera batu da. Hilaren 23an, 14:45etik 16:15era egingo dute ekitaldia, Marinelen kalean.

Udalarekin elkarlanean, Euronet 50/50 proiektuarekin bat egin, eta efizientzia energetikoa hobetzeko lanean arituko dira. Aurreztutako dirua, udalaren eta bi ikastetxeen artean banatuko dute.

Bi ikastetxeak, udalarekin batera, "modu aktiboan" inplikatuko dira ikastetxeko energia kontsumoaren jarraipenean.

Bihar Autorik Gabeko Mundu Eguna da, eta hiriko ikastetxeek 'Eskola Bidea' eta 'BiziBus' egitasmoak gauzatuko dituzte. Iniziatiba horien helburua da ikasleak segurtasunez eta beren kasa mugitzea.

Egitasmoaren helburua da "herritarrek udalerria hobetzen parte har dezaten bultzatzea, betiere adineko pertsonei begira". Herritarrek beren iritziak emateko aukera izango dute astelehenetik aurrera hiriko Adinekoen Espazio Sozialetan ondu dituzten tailerretan.

Plaza gutxi batzuk libre geratu direnez, bihar (ostirala), 09:00etan, irekiko da udalekuetan izena emateko epea. Larunbatera arte egongo da zabalik.

Bi ikastaro antolatu dituzte hiriko adinekoentzako guneetan, biodantza eta idazmena jorratzen dutenak. Izen-emateak guneetan bertan egin behar dira.

Auzo elkartearen atzean dagoen parkean Juan Segador plaka jartzeko ekitaldia izango da igandean 12:00etan egingo dutena.