Bihar eta etzi, Solas Jolasen izena emateko aukera

Plaza gutxi batzuk libre geratu direnez, bihar (ostirala), 09:00etan, irekiko da udalekuetan izena emateko epea. Larunbatera arte egongo da zabalik.

Argazkia: Irungo Udala.

Irungo Udaleko Euskara arloak jakinarazi du bihar (ostirala, hilak 12), 09:00etan, irekiko dela Solas Jolas udaleku irekietan parte hartzeko izen-emate epea, plaza gutxi batzuk libre geratu baitira. Udalak adierazi du aurretiko izen-ematea egin ez dutenek ere izena emateko aukera izango dutela. Inskripzioa egiteko azken eguna larunbata da, hilak 13.

Izena emateko, interesdunek Irungo Udaleko Euskara sailera mezu elektroniko bat bidali beharko dute, haurraren izen-abizenak eta harremanetarako telefonoa adieraziz.

Jasotako eskaerei hurrenkera kronologikoak erantzungo zaiela iragarri du udal erakundeak, eta Euskara arloa harremanetan jarriko da interesdunekin behar diren zehaztapenak emateko.

Hauexek dira eskuratu daitezkeen plazak:

 

IKASTETXEA ZIKLOA MAILA PLAZA LIBREAK HILABETEA
Belaskoenea LH2 3. eta 4. maila 9 Uztaila
Txingudi Ikastola LHI LH2 3. eta 4. maila 3 Uztaila
Dunboa LH2 3. eta 4. maila 5 Abuztua

 

Horrez gain, Euskara arloak adierazi du, HH eta LH1 zikloetako plaza guztiak bete direla, baita dibertsitate funtzionala duten haurren plazak ere.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.