
Irungo Txintxarri txarangak lehen urtea du kaleak girotzen, hamabost kidez osatutako txaranga da. Gazteak diren arren, kontserbatorioan ikasitakoa kalera ateratzen ahalegintzen dira emanaldi bakoitzean.

Irungo txotxongilo taldea Erdialdeko Amerikan da hainbat ikuskizun eskaintzen, gutxienez, otsailaren bukaerara arte. Euskal Herriko eta Latinoamerikako kulturen arteko fusioarekin lan egiten du konpainiak.

'Volver a empezar' antzezlana eskainiko du J.B. Pedradas antzerki taldeak larunbat arratsaldean Peña kaleko aretoan.