Bingoan jolasean bukatu dute gazteek Bentako bazkaria; ondoren, Elektro Patxarangaren txanda iritsi da eta Portura abiatu dira arratsaldea girotzera.
Ohikoa den moduan, Bentan ari dira gazteak Arrantzale Eguneko bazkaria egiten; adinekoena aldiz, Ardora jatetxean da.
Eguraldiak gehiegi lagundu ez arren, hilaren 10eko ekitaldiei ekin diete, tartean, EKT-k antolatutako Bidasoaldeko kuadrillen arteko jokoei.
Nahiko bero zegoen giroa beraiek iritsi arte, baina Hondarribiko Elektro Patxaranga iritsi eta hankaz gora jarri dute Portua.
San Pedro kalean beharrean, Bentan egin behar izan dituzte Bidasoaldeko EKTk antolatutako gazte jokoak. Haitz Intxausti izan da garailea oztopo proban.
Larunbatez izan da aurtengo Arrantzale Eguna. Goiz goizetik gaualdi luzeraino, milaka lagunek gozatu dute Hondarribiko Portuan.
Parrokian hasiko da Arrantzale Eguna, 1638ko setioan hildakoei urtero eskaintzen zaien mezarekin. Gatillazo taldeak kontzertu handia eman zuen atzo Bentan.
Bazkariaren aurretik jokoak antolatu ditu EKTk. Kuxkuxtu txarangak girotuko du aurten gazteen bazkaria.
Ion Areitio hondarribiarrak etxekoen eta lagunen ezusteko omenaldia jaso du, joan den astean Munduko Bike-Trial Txapelketan brontzea lortu ondoren.
Arrantzale Egunean kukaña egingo dute Bentan eta HITZAk erorketa onenaren saria banatuko du.