Arrantzale zapia jantziko dute gaur Hondarribian

Parrokian hasiko da Arrantzale Eguna, 1638ko setioan hildakoei urtero eskaintzen zaien mezarekin. Gatillazo taldeak kontzertu handia eman zuen atzo Bentan.

Gatillazo Evaristo Hondarribiko Jaiak 2015

Evaristoren Gatillazo taldeak kontzertu handia eman zuen bart

Bi egun falta dira Hondarribiko Jaiak bukatzeko. Bi egun handi. Gaur Arrantzale Eguna ospatuko dute hondarribiarrek, ekitaldi serioak eta bestelakoak uztartzen dituen jardunaldia. Parrokian hasiko da hilaren 10a, 1638ko setioan hildakoei urtero eskaintzen zaien mezarekin. Bitartean, gazte kuadrillak pixkanaka-pixkanaka Benta aldera hurbilduko dira, Bidasoaldeko EKT-k haientzako prestatu dituen jokoetan parte hartzeko. Gazteek herri bazkaria dute gaur, eta ondoren, Elektro-Patxarangari jarraituz festa zabalduko dute Portuan. Afalostean, bi aukera, Kalakan Arma Plazan, eta Gatibu, Benta zaharrean.

Hilaren 10eko egitaraua

  • 09:00: Diana, Goizut dultzaineroen eskutik.
  • 10:00: Meza nagusia Jasokunde eta Sagarrondoko Ama Birjinaren Elizan, 1638ko Hiri Setiamenduan hildakoen alde, Udalbatza ere bertan dela. Aldi berean Hiriko Bandera agurtuko da, eta elizkizunak dirauen bitartean ohiko deskargak egingo dira. Meza bukaeran Parrokiako Abesbatzak Perosiren Liberame  abestuko du.
  • 10:00: San Pedro kalean, Kuadrillen arteko jokoak, Bidasoaldeko EKT taldearen eskutik.
  • 11:00-13:30: Jostaldi pilotalekuan, Haur Parke Erraldoia.
  • 11:30-14:30: Kale animazioa Abiyuan txarangarekin.
  • 12:00: Zezen plazatik abiatuta, Erraldoi eta Buruhandiak.
  • 12:30: Sokamuturra San Pedro kalean, 16 urtetik gorakoentzat.
  • 14:30: Adinekoen omenezko bazkaria, Ardora jatetxean, Basajaun musika taldearekin.
  • 14:30: Gazteentzako herri bazkaria,  Bentan.
  • 17:00: Bentatik abiatuta, Hondarribiko Elektro-patxaranga.
  • 17:00-19:30: Jostaldi pilotalekuan, Haur Parke Erraldoia.
  • 19:00: Santiago kalean, Disko festa gazteentzat DJ Kanuren eskutik.
  • 22:30: Arma Plazan, Kalakan taldearen emanaldia.
  • 23:30: Bentan, Gatibu taldearen emanaldia.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.