[Galeria] Arrantzale Eguna gogoz ospatzen ari dira

Bingoan jolasean bukatu dute gazteek Bentako bazkaria; ondoren, Elektro Patxarangaren txanda iritsi da eta Portura abiatu dira arratsaldea girotzera.

Elektropatxaranga. Arrantzale Eguna 2019. Hilak 10 Bentatik atera eta Portuko kaleetan barrena ibili da Elektropatxaranga arratsaldea girotzen

Arrantzale Egunak ez du etenik. Bentako gazte bazkarian parte hartu duten lagunek bingoan jolasean aritu dira bazkalondoan. Ez da oso argi gelditu jokatzeko modua zein zen zehazki, baina giro ederrean pasa dute denbora.

Elektro Patxarangaren txanda iritsi da horren ondoren. Bentan bildu dira taldekideak, Portuko kaleak haien musika doinuekin alaitzeko prest. Hamarnaka gazte eta heldu batu dira txarangak bidea egin ahala. Dantza eta jai giroa nagusitu dira bidean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.