
Antzerki inklusiboaren esparruan egindako lana saritu dute, sari banaketa ekainaren 1ean izango da Meridako Erromatar Antzokian.

Irabazi asmorik gabeko antzerki talde amateurra da. Antzerki Elkarteak jasotako sari guztiak ikusita argi izan zuen Irungo Udalak izendapena.

'Exacticamente diversa' antzezlana aurkezten ari dira. Gironan antzeztu ondoren, Kantabrian izango dira hilaren 28an eta aurki Tolosan ere arituko dira. Talde amateurra diren arren, diziplina eta exijentzia maila handia duen konpainia inklusiboa da.