
Hamarnaka lagunek bat egin zuten atzo arratsaldean Patxi Ruizen alde deitutako kontzentrazioan; ostiraletik aurrera euskal presoen aldeko elkarretaratzeak berreskuratuko dituzte.

Astean bigarrenez, irundarrek babesa helaraziko diote euskal preso nafarrari. Elkarretaratzera deitu dituzte herritarrak asteazkenean, 20:30ean.

'Amnistiaren norabidean presoak eta iheslariak etxera' lelopean manifestazioa egingo dute igandean Bilbon.