Autobusa Hondarribitik Amnistiaren aldeko manifestaziorako

'Amnistiaren norabidean presoak eta iheslariak etxera' lelopean manifestazioa egingo dute igandean Bilbon.

Hondarribiko Sarek atxikimendua adierazi dio igandean Bilbon Amnistiaren norabidean presoak eta iheslariak etxera lelopean egingo den manifestazioari eta Hondarribitik autobusa abiatuko dela jakinarazi du. Manifestazioa 12:00etan egingo da eta Hondarribiko autobusa goizeko hamarretan aterako da Miramarretik. Izena eman nahi duenak Muara eta Olagarro elkarteetan jarri dituzten zerrendetan egin behar du, edo Whatsapp bidez, 606 38 18 90 zenbakian.
Amnistiaren norabidean

Preso eta iheslari izandakoek egin zuten manifestazioaren deialdia (argazkia: noaua.eus)

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.