Itzulia Basque Country lasterketa Irunen hasiko da apirilaren 1ean, Pazko asteko astelehenean: 10 kilometroko hiri erlojupekoa osatuko dute txirrindulariek. Bigarren etapa ere Irundik irtengo da. Goi mailako txirrindularitza Irunen lurreratuko da bi egunez.
Atxilotuak Guardia Zibilaren, sistema judizialaren, prentsa espainolaren eta Espainiako indar politiko gehienen "mendekuaren begi-puntuan" egon direla salatu zuten atzoko elkarretaratzean.
Elkarretaratzea egingo dute gaur 19:00etan, San Juan plazan, 'Hau ez da justizia!' lelopean.
Atzo goizeko atxiloketen harira, sare sozialetan zabaldu zen deialdiari, Euskal Herriko hamaika herritan bezalaxe, irundarrek ere erantzun zioten.