Altsasuko gazteak aske nahi dituzte

Atzo goizeko atxiloketen harira, sare sozialetan zabaldu zen deialdiari, Euskal Herriko hamaika herritan bezalaxe, irundarrek ere erantzun zioten.

Jendetza bildu zen San Juan plazan. Argazkia: Bidasoako IA.

Jendetza elkartu zen atzo (hilak 5) Irungo San Juan plazan, Altsasuko gazteei babes eta elkartasuna adierazteko antolatutako elkarretaratze jendetsuan. Atzo goizeko atxiloketen harira, sare sozialetan zabaldu zen deialdiari, Euskal Herriko hamaika herritan bezalaxe, irundarrek ere erantzun zioten. Hamarka lagunek Altsasukoak askatzea exijitu zuten, “aski da” ozena entzun zen Irunen ere.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.