Antxeta Irratiak, OARSO BIDASOKO HITZAren laguntzarekin antolatutako mahai-inguruan, Hondarribiko alkategaiek hondarribiarrei euren asmoen berri eman diete.
Udal eta foru hauteskundeen atarian, hitzordu garrantzitsua izango dela maiatzaren 28koa esan dute jeltzaleek gaurko ekitaldian, "alderdia egiten dugun guztiontzat, baita alderdiarekin sinistuta dauden guztientzat. Garrantzitsua, herrigintza ezinbestekoa delako Gipuzkoa egiten jarraitzeko, eta Irun eta Hondarribia egiten jarraitzeko gidaritza politikoak jokoan direlako, berriro, datozen hauteskundeetan".
Horietan lehena gaur izango da, eta Irungo Udaleko alderdi guztietako alkategaiak auzoan izango dira hauteskunde programak aurkezteko. Astebururako, aldiz, erakusketak eta mahai inguruak antolatu dituzte.