Hondarribiko hautagaiekin blagan

Antxeta Irratiak, OARSO BIDASOKO HITZAren laguntzarekin antolatutako mahai-inguruan, Hondarribiko alkategaiek hondarribiarrei euren asmoen berri eman diete.

dav

Udal hauteskundeen testuinguruan, Antxeta Irratiak, OARSO BIDASOKO HITZAren laguntzarekin antolatutako Hondarribiko hautagaiekin mahai-inguru irekia egin zen Alde Zaharreko Kultur Etxean astearte arratsaldean. Ateak zabalik eta herritarrei irekia, bertaratutako 80 bat hondarribiarrek euren zalantzak argitu ahal izan zituzten, eta hautagaiek arlo desberdinetan dituzten proposamenak zuzenean ezagutu.

Entzun Gonzalo Carrion Insaustik (EAJ), Igor Enparan Aranetak (Abotsanitz), Iosu Alvarez Ieregik (PSE-EE) eta Garoa Lekuona Izetak (EH Bildu) hautagaiekin batera Hondarribiko herriak izandako solasaldia. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.