
"Tradizioa biziberritzearekin batera genero berdintasuna eta arrazakeriaren kontrako borroka jorratu dituztelako" sarituko dute. Taldeak egindako lana "eredugarria" izan dela dio Jaizkibel Konpainiak.

"Sentsibilitate ideologiko zein belaunaldi anitzetako" hondarribiar talde bat bildu da gaur Guadalupeko zelaietan, "Alardearen gatazkaren konponbidearen alde".

Alardearen gatazkaren auzian, udalaren hurrengo urratsa alarde publikoa antolatzea litzatekeela dio alarde parekidearen batzordeak. Gainera, "berandu baino lehen" izatea eskatu dute.

Alkatearen harrera "etorkizunean bide honetan aurrerapausoak emango direnaren isla izatea" nahi dute abertzaleek eta salatu dute hirian ekainaren 30ean bueltan gertatzen dena ez dela "normaltasuna".

Egun historikoa bizitu da gaur Irunen, San Martzial egunean, 25 urteren ondoren, Irungo Udala osatzen duten udalbatzako alderdi guztiek harrera egin baitiote lehen aldiz alarde parekideari.

Giro ezin hobean joan da alarde parekidearen goizeko desfilea. 2.000 lagun inguruk hiriko kaleetan barrena desfilatu dute, harro eta alai.

Irungo alkateak lehenengoz egin dio harrera alarde parekideari. Gainera, EAJko eta PPko udal hautetsiak ere izan dira udaletxeko balkoian. EH Bildukoek eta Elkarrekin Podemosekoek euren usadioari jarraitu diote: han izan dira beste behin.

Ilusioa, gogoa eta aldarria. Alardea hasi aurretik bildu dira parekideko hamabi konpainiak Urdanibia plazan. Emozioa nagusi.

Alarde parekideak belaunaldi berriei, aurten pausoa eman dutenei eta San Migel konpainia berriari ongietorria egin die. Guztiak bilduko dira biharko desfilean.

Sostengua eman eta lankidetza eskainiko diote alarde parekideari, "emakumeek, gizonen baldintza berdinetan, horrelako ekitaldi publiko, jai giroko, herrikoi eta parte hartzaile batean parte hartu dezaten".