alardea

Elkarrekin koalizioak alarde parekideari harrera egiteko eskatu dio Santanori

David Nuño bozeramaileak uste du urratsak emateko garaia heldu dela jai inklusiboen aldeko apustua egiteko eta berdintasunaren alorrean aurrera egiten jarraitzeko.

Proposatu dute «konpainia misto bat» sortu behar lukeela Alarde fundazioak

Hondarribiko etxeetan agiri bat banatu dute proposamenarekin; herritar talde batena da. Jaizkibel behin aipatu dute: «autokritika» eskatu diote

Arantxa Iraola / Berria

Alardea etxebizitzen zozketarako eskarien onarpen zerrenda publikatu dute

Orain, 15 eguneko epea dago alegazioak egiteko, eta etxebizitzen banatzea irailean egingo dutela aurreratu du udalak.

Xabier Kerexeta eta Maggie Bullen. Historialaria eta antropologoa.

[Elkarrizketa] «‘Kantinero’-rekin oposiziorik ez, baina zalantzak bai badaude»

‘Kantiniersa vs kantinero: izena eta izana’ hitzaldia eskaini berri dute, ikuspegi historiko eta antropologiko feministatik, Alarde Parekidean gizon batek kantinera interpretatzeak eragin duen interesagatik.

[Erreportajea] Ongi etorrien eta ia agurren Alardea

Alarde Parekideak desfile berezia du aurretik. Aurten, hamabi konpainia izango dira, San Migel sortu delako. Beste bik, Zalditeriak eta Artilleriak, moldaketekin egingo dute ibilbidea.

Kantinera guztien berri eman du alarde parekideak

Aurten hamabi kantinera irtengo dira alarde parekidean eta horien izenak zein diren asteburu honetan jakin da.

Araudi bat proposatu dute Hondarribian alardea berriz «publikoa» izateko

Hondarribiko EH Bilduko lantalde feministak landu du. Egungo gizartearen «beharretara» egokituta dago. Desfilean inor ezin dela «diskriminatu» argi zehaztu dute, alarde «mistoa» aurki lortze aldera.

Arantxa Iraola-Berria

Alarde Publikoaren Batzordeak alardea antolatzea eskatu dio alkateari

Udalaren posizionamendua eskatu dute "emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna betebehar moral eta politikoa" dela oroitaraziz.

EH Bilduk eskatu du alardearen auzian «neurri eraginkorrak» hartzeko

Salatu dute Hondarribiko eta Irungo alardeen aferak «oinarrizko eskubideen kontra» egiten duela. Ion Gambrak dio bi herrietan «pauso asko» falta diren arren, «aldaketa asko» egon direla.

Isabel Jaurena- Berria
Gehiago