AHTa Euskal Herrira iristeko obrak egiten ari dira. Abuztuan Kaputxinoen tunela eraikitzeari ekingo diote. Hori dela eta Irun eta Brinkola arteko aldirietako tren zerbitzua eten egingo da.
AHTaren kontrako borrokak hiru hamarkada bete dituenean, agerraldia egin dute Biriatuko plazan, Irundik abiatuta. Urteurreneko ekitaldiak aurkeztu dituzte.
30 urte bete ditu mugimenduak, eta horren harira ekitaldi bat antolatu dute biharko. Behobiako zubian geratu dira, 10:00etan, oinez joateko Biriatura.
Martxoaren 2tik, Gaintxurizketa inguruan eraikitzen ari diren AHTaren tuneleko obrak geldirik daudela salatu du ELAk, langile guztiak etxean daudela.
Atzo Espainiako Sustapen ministroak egin zituen adierazpen horiek, senatuan.
Hilaren 20 abiatuko da Euskal Herria zeharkatuko duen martxa Hendaiatik. Irundik egun horretan bertan pasatuko da.
Abiadura Handiko Trenaren (AHTren) kontrako borroka izango da protagonista gaur arratsaldean Txerrimuño etxe okupatuan. Italiako esperientzia jasotzen duen Fratelli del TAV (AHTren Anaiak, zentzu mafiosoan) dokumentala ikusteko aukera izango da 19:30e...
Abiadura Handiko Trenaren kontrako borrokarako dirua lortu asmoz, kontzertua antolatu dute etzirako Mogambon. Ekilibristak, Hau Holaxe den/k eta Klak ! Son taldeek joko dute. Sarrerak bost euro balio du eta 22:00etan hasiko da.
Ipar eta Hego Euskal Herria batzea du AHTk helburu. Frantziako gobernuak baieztatu du berria.
Hirugarren trenbidea egingo dute, eta zabalera iberikoan zein europarrean ibiltzen diren trenek erabil ahal izango dute.
Iragan urtarrilaren 5ean Txingudi Merkatalgunean protesta egin zuten lau lagunak datorren asteartean epaituko dituzte, Donostian. Akusatuek kontsumismoaren, AHTren eta orohar, sistema ekonomikoaren aukako protesta ekintza aurrera eraman zuten. Hala, Er...
AHTaren kontrako taldeak Lezo-Errenteriako trenbidean elkarretaratzea egin du AHT gelditzeko eskatzeko. Halaber, bertara bildutakoek AHT Gelditu Elkarlanak deituta, bihar Arrasaten AHT gelditzera goaz lelopean egingo duten manifestazio nazionalean pa...
AHT Gelditu Elkarlanak antolatuta, manifestazio nazionala egingo dute azpiegitura horren aurka larunbatean Arrasaten. Honako leloa aukeratu dute: Tenemos argumentos para parar un tren, AHT gelditzera goaz. Errenteria-Oreretako taldeak ere hara joateko deialdia luzatu diete herritarrei “azpiegitura erraldoi zein txikitzaile hori gelditzeko hamaika arrazoi daudelako”. Autobusa ere antolatu dute Arrasatera joateko. Arratsaldeko lauretan aterako da Iztietako autobus geltokitik, eta txartelak Landare eta Arkaitza tabernetan erosi ahal izango dira. Oreretako AHTaren Aurkako Taldeak arrazoi horiek zeintzuk diren zehaztu ditu. Lehengo eta behin, azpiegitura hori eraikitzeko diru publikoa xahutzen ari direla jakinarazi du. Hala, krisia arrazoituz arlo sozialean murrizketak izan direla adierazi du, “baina nola ulertu daiteke hori AHTaren lanetan milaka miloi euro gastatzen ari direnean?”. Era berean, AHTaren “«eragin kaltegarriez” ohartarazi du, “naturgune, ekosistemak eta nekazaritza lur emankorrenak suntsituko lituzke”, esan du. Horrez gain, herritarren iritzia kontuan hartu gabe proiektua “inposatu” egin dutela iritzi diote AHTaren kontrako taldetik: “Jendartean egitasmo horri buruzko eztabaida bultzatu beharrean informazioa ezkutatu dute”. AHTak “beste proiektu txikitzaileekin” harremana duela ere aipatu dute, Jaizkibelgo superportuarekin, Gaintxurizketako plataforma logistikoarekin, Olaberriako zentral termikoarekin edota Zubietako erraustegiarekin. Hala eta guztiz ere, proiektua gelditzeko aukerak badaudela nabarmendu dute: “Zenbait lekutan obrak hasiak dauden arren, lanen erritmoa izugarri motela da. Aldi berean, ofizialki [...]