Abiadura Handiko Trenaren geltokiko obrak abuzturako amaituko dituzte
Jose Antonio Santanok, Espainiako Garraio arloko estatu idazkariak, jakinarazi du ekaina eta uztaila artean amaituko dituztela obrak.
Urtarrilean, Irungo tren geltokia estreinatu zuten, baina oraindik obrak ez dira amaitu. Gaur, Jose Antonio Santanok, Espainiako Garraio arloko estatu idazkariak, jakinarazi du Abiadura Handiko Trenaren geltoki berria egiteko azken lanak ekaina eta uztaila artean amaituko dituztela. Irungo geltokia Donostiakoarekin batera, Gipuzkoako geltoki garrantzitsuenak izango dira AHT-ren Gipuzkoako trenbide sarean.
Irungo obrak amaitu baino lehen, datozen asteetan Donostiako geltokia berria amaituko dute, eta ondoren Irungoa egokituko dute. Hala ere, Santanok zehaztu du bi geltoki hauen obrak amaitzear dauden arren, oraindik ez dela ziurra Nafarroa eta euskal Y arteko trenbidea nondik pasako den.

