Eneko Yarza Arabaolaza muturreko piraguista hondarribiarrak proiekzio bana aurkeztuko ditu gaur, asteazkena, eta bihar, bere herrian eta Irunen. Rafting irakaslea da Yarza, Nazioarteko Federazioko instruktore tituluduna, eta munduan zehar ibiltzen da hezitzaile lanak eginez —21 herrialdetan aritu da— eta piraguarekin ia ezinezkoak diren ibaiak jaisten.
Zure abenturaren bila programaren baitan Etiopiako bidaia aurkeztuko du Mariela Sanchezek Irunen. Bidaiatzeko zaletasuna azaltzeko programa da Zure abenturaren bila.
'Alpes-Bosnia' izenburupean, Zamoranok bere hiru hilabeteko bidaia aurkeztuko du ostegunean, 19:30ean, Amaia KZn.