BDS Koop elkarteak 'Kooperatuz 2026' sariak aurkeztu ditu

Parte hartzea irekia eta irisgarria izango da, eta 1.500 euroko bi sari banatuko dituzte, gazte mailan eta helduen mailan, hurrenez hurren.

Oarsoaldeko eta Bidasoko 10,7 milioi bidaiari izan ditu Lurraldebusek

E29 linea berriak, Hondarribia eta Irun Donostiako ospitale eremuarekin eta Miramongo parke teknologikoarekin lotzen dituena, 56.511 bidaia erregistratu ditu. Halaber,  E30 linea, 7.685 bidaiatik 2024an, 14.159 bidaiara pasa da 2025ean.

Antxetaren hegoak handitzen doaz

25 urte bete diru Antxeta Irratiak. Behe Bidasoko informazioa euskara hutsean ematen duen komunikabide bakarra da, eta egoera "ezin hobean" dago egun.

Bueltan da Zinema Feministaren Zikloa

Martxoak 8aren baitan, 'Jone, batzuetan', 'La Furia', 'Romeria' eta 'Los Domingos' filmak proiektatuko dituzte datozen egunotan, Amaia KZn.

Arrauna

Hondarribiko Traineru Jaitsiera egingo dute larunbatean

33 traineru izango dira aurre denboraldiko estropadan. Hondartza parean egingo da proba.

Asteburu garrantzitsua Super Amara BAT taldearentzat

Bidasoko Maratoi Erdia eta 10 kilometroko lasterketa egingo dute igandean milaka korrikalarik, eta taldeko beste hainbat atleta Espainiako Jaurtiketa Luzeen Txapelketan izango dira.

2026ko 50 egunetatik, 43tan egin du euria

Urtarrilean sei izan ziren euri tantarik gabeko egunak, eta otsailean, oraingoz, bakarra.

Saioa Loidi eta Pablo Garcia

"Hemen dena da denona"

Hondarribiko Sorburu Baratza ekologikoan izan da HITZA, bertako eredu komunitarioa eta baratzea bera gertutik ezagutzeko.

Urko Iridoy - Imanol Saiz Gomez de Segura

Sandra Cuestak jaso du Judas Arrietaren lekukoa Maddalen Arte Gunean

Arte gunearen komisariotza jaso du artista hondarribiarrak. Bere programaren barnean, arte plastikoak eta musika uztartzeko apustua egingo du.

Bidasoko Maratoi Erdiarekin batera, Korrikalarien Azoka

Igandeko hitzordu garrantzitsua girotzeko, Korrikalarien Azoka antolatuko dute estreinakoz, larunbatean, Zabaltza plazan, eta tokiko hogei komertziok parte hartuko dute.

Hondarribiko Udaletxea

San Martzialeko kalistenia eta haurrentzako jolasen parkea berrituko dituzte

San Martzial ermita ondoko parkean zenbait akats antzeman ondoren, espazioaren segurtasuna eta erabilgarritasuna hobetu bitartean parkea itxiko dute.

Irun 2040 Plan Estrategikoa martxan

Datozen hamarkadetako hiriaren ikuspegia eta lehentasunak zehaztuko ditu, eta bost fase nagusitan egituratuko da.

Kontsumo kanpainaren erosketa-txartelak banatu dituzte

'Kontsumitu bermearekin. Erosi Irunen' kanpaina amaierara heldu da; aurten, 587 pertsonak parte hartu dute eta 197 pertsonen artean zozkatu dituzte txartelak.

M17. Greba orokorra

Greba orokorra, irudietan

Eragin nabarmena izaten ari da gaurko greba orokorra Bidasoan eta Oarsoaldean. HITZAk argazkian bilduma egin du

M17. GREBA OROKORRA

Grebara deitu du Bidasoko Kontseilu Sozialistak

Pikete informatiboak egin dituzte goizean goiz Irun eta Hondarribian. 11:00etan, baina, Donostiako Bulebarrean elkartzeko deia egin dute.

Elkarrekin Irunek San Migel-Anakako urbanizazioa etxebizitza publikoaren politiken mugarri izatea eskatu du

Gainera, 887 etxebizitza publikoen urbanizazio lanen atzerapena aitortzea exijitu dio udal gobernuari.

FICABeko flimak jasotzeko epea uztailaren 15era arte izango da

Aurten, jaialdiaren 26. edizioa antolatuko dute azaroaren 16tik 21era bitarte, eta zinemaldiak bi sail izango ditu: ofiziala eta hezitzailea.

Lakaxita gaztetxea enegarrenez erasotu dute faxistek

Lakaxita gaztetxean hainbat pintada faxista egin dituztela salatu dute, eta bertako kideek ez dute argi gaztetxearen etorkizuna zein izango den.

Usaimena lantzeko haurrentzako tailerrak, Lapitzeko Haurtxokoan

4 eta 8 bitarteko haurrentzat antolatutako doako tailerrak izango antolatuko dituzte, lehenengo tailerra martxoaren 21an izango da.

Gehiago