
'The K.O Machine' ezizenarekin, amateurretan egin du ibilbidea orain arte, hainbat txapelketa eta domina lortuz, hala nola Gipuzkoako eta Madrilgo txapelketak. Larunbatean debutatuko du profesionaletan, Bilboko La Casillan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Irungo Udalak aurkeztu dute. 25.000 euroko beka da eta urtebeteko epean hautatuak genero berdintasunarekin eta sorkuntza askearekin lotutako obra ondu beharko du.

Irailaren 26an izango da, larunbatean, Plaiaundiko zelaian. 11:00etatik 14:00etarako tartean, bertaratzen diren neskeek zein emakumeek errugbi mundua ezagutzeko aukera izango dute jolas eta partiden bitartez.

11:30ean hasiko da, eta txistorra jan, sagardoa edan eta giro onaz gozatu ahal izango da.

Asteartean gertatu zen erasoa, eta langilea artatu behar izan zuten. Udalak gaitzetsi egin du gertatutakoa eta bizikidetza errespetatzeko deia egin du.

Urrian hasiko dira euskara praktikatzeko ordubeteko saioak, baina jada irekita dago izena emateko aukera. Astelehenetik larunbat goizera bitartean eskainiko dituzte.