
Joan den ostegunean auto ilara handiak izan ziren Irungo autobidean eta herri arteko errepide sarean, eta horrekin kezkati, zenbait eskaera egin dizkio Cristina Laborda alkateak Eusko Jaurlaritzari.

Bidasoa Folk jaialdiaren XXV. ekitaldia egingo dute ostiraletik igandera bitarte. Ostiralean Hendaian izango dira kontzertuak, larunbatean Hondarribian eta igandean Irunen.

Metaberso, Gaintxurizketako Bertso Txapelketaren lehen ekitaldia egin zuten ostiralean, arrakasta handiz. Izandako harrera ikusita, auzotarrak bigarrenari begira jarri dira jada.

Irungo saltokietan eskola materiala erosteko laguntzak jasoko dituzte hiriko familiek. 200.000 euroko diru partida bat du udalak honetarako, eta baldintzak aurreko urteetako berberak dira.

"Akordio historikotzat" jotako inbertsioak orain "liuskar arrazoi bihurtzea" leporatu diote jeltzaleek Labordari. Estrategikoak diren proiektuak ez blokeatzeko eskatu diote.