Folk musikak hartuko du Bidasoa asteburu honetan
Bidasoa Folk jaialdiaren XXV. ekitaldia egingo dute ostiraletik igandera bitarte. Ostiralean Hendaian izango dira kontzertuak, larunbatean Hondarribian eta igandean Irunen.
Asteburu honetan folk musikaren zaleek hitzordu garrantzitsua izango dute Bidasoan, ate joka baitago Bidasoa Folk jaialdiaren XXV. ekitaldia. Ostiraletik (hilak 21) igandera bitarte (hilak 23) egingo dute aurtengoa, ostiralean Hendaian, larunbatean Hondarribian eta igandean Irunen. Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoko iturriek “eskualdearen nortasuna kultur anitza nabarmenduko duen” hiru eguneko egitarauaz gozatzera deitu dituzte eskualdeko eta inguruko herritarrak.
Ondorengoa da egitarau osoa:
- Hilak 21 (ostirala):
- 17:00: Hendaiako Gaztelu Zahar pilotalekuan, Kopeistar taldearen kontzertua.
- 19:30: Hendaiako Gaztelu Zahar pilotalekuan, Seamus & Caoimhe taldearen kontzertua.
- Hilak 22 (larunbata):
- 20:30: Hondarribiko Arma Plazan, Julie Rouault-en kontzertua.
- 21:30: Hondarribiko Arma Plazan, Maria Terremotoren kontzertua.
- Hilak 23 (igandea):
- 20:00: Irungo Junkal plazatxoan, Caamaño & Ameixeiras-en kontzertua.
- 21:10: Xabi Aburruzagaren kontzertua.

