
Pediatriako larrialdi-zerbitzua berehala irekitzeko eta modu egonkor eta ekitatiboan bermatuko duen egiturazko plana eskatu dute berriro ere.

Nicolas Gerendiain Irungo errepublikarrak urteroko hitzordua egin zuen atzo, eta Errepublikako banderaren igoera ekitaldia egin zuten.

Bihar, hilak 14, aurtengo jaietarako kartelaren proposamenak aurkezteko deialdia irekiko dute, eta hilaren 26ra arte aurkeztu ahalko dute.

Iaz baino bidaiari gutxiago izaten ari dira Hondarribiko aireportuan.

'El Pradalismo: El ocaso de los JoBuBi' liburuaz mintzatuko da kazetaria, ostiralean Kultur Etxean.

Basaurin, Berrizen eta Donostian izandako eraso matxistak salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar, hilak 14, San Juan plazan, 20:00tan.

Ikasketa gela larunbatetan 15:00tatik 20:00etara eta igandeetan 09:00etatik 13.00etara irekiko dute, ekainaren 27ra bitarte.