
Obren lehenengo fasea bukatuta dagoen arren, bidaiarien artean ezjakintasuna da nagusi. Obra uda amaierako guztiz amaituta egotea espero dute.

Larunbat honetan, hilaren 17an, Hopper Band eta JAC Electric CBA hankaz gora jarriko dute 21:00etatik aurrera.

Abeltzainen manifestazioa dela eta, muga Santiago zubitik igarotzea gomendatzen da Biriatuko bidesaria itxita egongo baita.

Zuhaitzen kimaketa lanak direla eta, bihartik aurrera itxiko da aparkalekua, asteartera arte. Asteburuan ezik.

Ostiral honetan, hilaren 16an, eleberri historikoen idazleak hitzaldi bat egingo du, 18:30ean. Sarrera doakoa izango da.

Ostiral honetan, hilaren 16an, Ainhoa Etxeberriaren, Itziar Urretabizkaiaren eta Intza Alkainen umorea izango da protagonista CBAn.

Otsailaren 10etik martxoaren 26ra bitartean, egitasmoaren parte diren dendetan txartelak banatuko dira bezeroen artean.

Euskara sustatzeko eta ikusarazteko 'Euskaraz barra-barra' programa abiarazi du dendetan, ostalaritzan eta zerbitzuetan.