Alamedako aparkalekuaren erdia itxiko dute

Zuhaitzen kimaketa lanak direla eta, bihartik aurrera itxiko da aparkalekua, asteartera arte. Asteburuan ezik.

Alamedako zuhaitzei iritsi zaie kimatzeko ordua. Bihar hasiko dira, eta beraz, aparkalekuaren erdia itxiko dute. Ostiralean eta hurrengo asteko bi egunetan berdin jardungo dute udaletxeko lorezainek. 227 urte dituzte bertako zuhaitzek, 1819. urtean landatu zituzten eta.

Baionatik ekarri ziren zuhaitzak. 1819ko otsailaren 26an erosi ziren Lapurdiko hiriburuan, 28 erreal kuartoren truke. 120 zuhaitz erosi ziren momentu hartan, eta apirilaren 19an hasi zen landaketa. Abuztua bukaeraraino iraun zuten lanek, eta harrezkeroztik, bertan diraute. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.