2025/11

28.213 kide, 60.000 ikusle, 20.196 metro

Etzi izango den Behobia-Donostia lasterketaren 60. ekitaldian 28.213 kidek dute izena emana, 1.319 Oarso-Bidasokoak.

SARA MARIEZKURRENA GARCIA. OSASUN PSIKOLOGOA

"Garrantzitsua da norbere buruarekin konfiantza garatzea"

Behobia-Donostia lasterketa burutzeko gorputza lantzeaz gain, alderdi psikologikoa ere modu integralean, ez soilik kirol ikuspegitik, lantzearen garrantzia nabarmendu du irundarrak.

Hondarribiko Udalak ia 14 milioi euroko demanda bat jaso du

2019-2023ko agintaldian onartu zen HAPOa baliogabetzearen ondorioz, Higertoki eta Zaldunborda Berri sustatzaileek 13.700.000 milioi euroko demanda aurkeztu dute Hondarribiko Udalaren kontra.

Trenaren Gaintxurizketako tuneleko lanak bukatu dituzte

Ostiraletik (hilaren 7tik) trenen maiztasuna handituko da. Zortzi urtez trenbide bakarra izan da martxan tunelean.

Kross denboraldi bete betean dira BATeko kirolariak

Emaitza bikainak lortu dituzte Donostiako Nazioarteko Krossean zein Kataluniako Kross Txapelketan. Taldeka gainera, Espainiako Kross Txapelketan parte hartzeko sailkapena lortu dute lau taldek.

Sara Mariezkurrena, osasun psikologoa

"Garrantzitsua da konturatzea egun horretan gertatzen denak ez zaituela definitzen"

Igandeko Behobia-Donostia lasterketaren harira, osasun psikologo irundarraekin izan da HITZA. Fisikoaz gain, alderdi psikologikoari ere erreparatzea funtsezkoa dela aipatu du.

Udal gizarte langile plaza betetzeko prozesua bihar zabalduko da

Udal administrazio "sendo eta eraginkor bat" garatzea da udalaren asmoa. Orain artean 37 lanpostu egonkortu ditu Hondarribiko Udalak 2024az geroztik.

Amianok etxean jokatuko du bigarren mailako lau t'erdiko finala

Aurreko ostiralean Rekalderi irabazi ondoren, profesionaletako bere lehen finala jokatuko du irundarrak, Uranzu pilotalekuan.

Txingudi pasabideari buruzko proposamenak plazaratu ditu Balaztak

Pasabidea argiztatzeko lanekin "pozik" badaude ere, sortu diren arazoei irtenbide bat emateko beharra dagoela adierazi, eta pasabidearen azken lotura egiteko Irungo Udalaren inplikazioa eskatu dute. 

XXII. Dastaketa eta Uztartze jardunaldiak, hilaren 7tik aurrera

Hondarribiko Ostalaritza Elkarteak antolatu du 22.nez. Herritarrek zortzi hitzordu izango dituzte azaroan zehar.

Txinzerrek ura banatuko du Behobia-Donostia lasterketan

Urtero moduan, haien laguntza eskainiko die Txingudiko Zerbitzuakek korrikalariei.

Izapideak egiteko hiru makina ezarri ditu udalak

Administrazioa herriarengana hurbiltzeko eta "egungo bizitza erritmoari eta beharrei erantzuteko" helburua dute makinek. Kiroldegian, udaletxean eta Mendelu auzoko Stanley eraikinean (aurki) ezarriko dituzte.

Bertan behera Eneritz Furyaken kontzertua

Gaixotasun bat dela eta, Furyak eta Hatxek CBA aretoan eman beharreko kontzertua albo batera utzi dute.

FICABeko pelikulak eta ordutegiak iragarri dituzte

25. urteurrena dute aurtengoa, eta 24 pelikulekin ospatuko dute. Historiako hainbat gai jorratuko dituzte.

Capoeira ikastaroa egingo dute hilaren 15ean

10:30ean egingo dute saioa, Palmera Monteroko Txikilab Haurtxokoan. Bertaratu nahi duenak izena eman behar du aldez aurretik.

Pintaketa matxisten aurka hainbat eragilek erantzun dute

Atzo Ernaik zabaldutako atxikipen kanpainara hainbat eragile batu dira. Emakumeen Etxeak eta AA Gaurko Andreak elkarteak haien adierazpena zabaldu dute.

'Turismo hutsala' liburuaren aurkezpena, bihar

Zelanda Berrira egindako bidaiaren ondoren idatzi eta argitaratu du liburua Fito Rodriguezek. Udal liburutegiko gela anitzean izango da, 19:00etan.

Zaisa Txingudi taldeak garaipen preziatua lortu du Mutrikun

Azken hogei minutuak erabakigarriak izan ziren bidasoarrentzat. Datorren larunbatean igoerako hautagai den Zornotzako Urgozoren kontra jokatuko dute. 

Palestinaren aldeko kale erakusketa egingo dute ostiralean

Bidasoko Palestinaren aldeko Gazte Komiteak antolatu du egitasmoa. Erakusketaren bisita gidatua egingo dute, eta ondoren, pintxopotea.

San Nikolas atea birgaitzeko obrak ulertzeko bisita gidatua egingo dute

Arma Plaza Fundazioak antolatu du bisita. Aurreko egunean hitzaldi bat egingo dute ere San Nikolas atearen inguruko historia ezagutzeko. Saioak Fernando Cobos Guerrak eskainiko ditu.

Gehiago