
Ostiralean (hilak 29) izango da Girabira programaren hurrengo saioa. Txotxongilo tailerrak eta antzerkia izango dira Alai Txoko parkean.

Iragan larunbatean omenaldi bikoitza izan zen Hondarribiko Klub Nautikoak antolatutako bela estropadan. Munduko txapelketatik etorri berri den Olazabal eta urte luzez klubean aritutako 'Maiko' omendu zituzten hondarribiarrek.

13,5 milioi euro Next Generation EU funtsetatik eskuratu dituzte; beste bost milioi euroak Eusko Jaurlaritzatik jaso ditu.

Muara elkartea eta antolatzaile lanetan aritu direnak oso pozik geratu dira aurtengo Sagardo Egunarekin. Datorren urterako gogoz daude jada.

Jone Uria, Oihana Iguaran, Sustrai Colina eta Unai Iturriagak abestuko dute jaialdian.

Trikuharri elkarteak eta San Juan auzo elkarteak antolatu dute egun osoko egitaraua. Irungo Karrika Nagusian izango da jaia.