Doako ikastaroa izango da eta bihartik aurrera (hilak 28) ahal da eman izena. Titulu homologatua jasoko dute parte hartzaileek.
Emakumeen txapelketa izan da eta maila profesionaleko mundu osoko 16 jokalari elkartu ziren Artalekun. Etxeko bi jokalarik ere debuta egin zuten.
5K Milia Solidarioa kirol ekitaldiaren hamargarren ediziorako dena prest du BATek. Aurten ere bildutako diru guztia minbiziaren kontrako ikerkuntzara bideratuko dute.
Uda ostera arte atzeratzeko eskatu dute sozialistek, bitartean, "elkarrizketarako espazio bat irekitzeko". Ordenantza onartzeko "aldez aurreko negoziazio prozesurik egon ez" izana salatu dute.
Euskararekiko eta euskaraz egiten diren ekimenekiko udalaren bazterketa jarrera "sistematikoa" dela salatu du EH Bilduk. Euskaraldiko azken aurreko egunean gertatutako berriro ez gertatzeko neurriak eskatu dituzte.
Herritarren kontzientziazioa piztu, gertuko ingurumenari erreparatu eta energia kontsumoaren inguruan herritarren ezagutza zabaltzeko jarduerak antolatu dituzte.
Pasa den larunbatean Euskaraldiko ekimen batek eta Northfit crossfit lehiaketak bat egin zuten San Juan plazan. Udalak adierazpena atera du gertakari hauen harira.
Tortilla berezi hau hiriko plater esanguratsuena izateko lehiaketa antolatu du bigarrenez San Juan-Alde Zaharra auzo elkarteak. Ekainaren 15ean izango da.
Zortzi orduz euskaraz abesteko erronkari heldu zioten Hondarribiarrek, eta maisuki burutu zuten helburua. Maria Madalena plaza euskararen arnasgune bilakatu zen.
Ozta-ozta, baina, atletismoko finalera sailkatu dira BATeko emakumeak, bigarren urtez jarraian. Gizonezkoek ere badute zer ospatu, ohorezko mailara igotzeko jardunaldira igaro baitira.
2023tik Udalak ez duela diru laguntzarik deitu jakinarazi dute jeltzaleek. Otsailean 2025eko aurrekontu arrunta eta 2024 egin gabeko zenbatekoa jasoko dituen partida ekonomiko bat sartzeko mozioa onartua izan zen.
Hamahiru plaza geratu dira libre Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailan dauden haurrentzat. Inskripzioak bihartik (hilak 28) etzira egin daitezke.
Gipuzkoako odol emaileen elkartearekin elkarlanean, CD Bidasoak eta NEOk antolatu dute ekimena. Hitzordua aurrez erreserbatu behar da.
Euskal Herriko Emakume Migratu eta Arrazializatuen Sareko Luciana Alfaro Lavadok eskainiko du hurrengo hitzaldia ostegun honetan (hilak 29). Beti bezala, Arbesko Toki Alai eskolan izango da saioa.
Arrakastaz bukatu du HITZAk 'Hamaika harpidedun sari!' kanpaina. Harpide berriek sari ederrak jaso dituzte.
Surfrider GKEk antolatutako deialdia da; Hondarribian ostegun honetan (hilak 29) arituko dira jasotzen eta Irunen, berriz, larunbatean (hilak 31).
Gasteizen dastatu dute garaipena pasa den asteburuan Transdipe Txingudi/Orereta/Baztan taldekoek.
Deialdi honetara 70.000 euro bideratuko ditu udalak. Alde Zaharrean dauden ekintzailetza proiektuek laguntza handiagoa jasoko dute.
Aurtengo ikasturteak Garapen Jasangarriko Helburuen 12. puntua landu dute: Ekoizpen eta kontsumo arduratsua. Udal agintariei proposamenak egin zizkieten.