2025/5/19

Bidalan programaren edizio berria jarri dute martxan

"Kolektibo zaurgarrienen lan aukerak hobetzea" da Bidalan programaren helburua. Zazpi aukera daude 2025-26 ikasturtean.

Beste bost ezki moztu izana salatu du Artiako Lagunakek

Azarotik hamar ezki kendu ditu Udalak dagoeneko. Mozketak 24 ordu baino epe txikiagoan jakinarazi izana salatu du auzo elkarteak, eta kendutako ezkiak ordezkatzeko eskatu du.

2017. urtean Moriko eta Poeta iheslariei Asturiaga hondartzan egindako omenaldiaren artxiboko irudia.

Asturiagako segadaren ikerketa herriari aurkeztuko diote

Javier Buces Aranzadi elkarteko antropologo eta memoria historikoan adituak eta Eneko Etxeberria abokatu eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak ondu dute ikerketa.

Emigrazioko Erakineko lanak aurrera doaz

Eraikinaren kanpoko lanak egiten ari diren bitartean, barnealdea txukuntzen hasiak dira. Hainbat zerbitzu emango ditu eraikin berrituak: adinekoen lokal bat, haurtxoko bat, liburutegi bat, eta auzo elkartearentzako egoitza bat.

Maila bikaina erakutsi dute BATeko atleta gazteenek asteburuan

BATeko 18 eta 20 urte azpiko atletek Euskadiko Txapelketan parte hartu dute asteburuan. Alebin zein haur mailako atletek Proba Konbinatuen Gipuzkoako Txapelketan, eta BATeko haur mailako taldeak DNA torneoan.

'Yogal Zelaian', Bioterrarako prestatzeko

Aire zabaleko yoga saio kolektiboa antolatu du Bioterrak, EKO Azoka hasi baino egun batzuk lehenago. Stadium Galeko zelaian elkartuko dira ekainaren 1ean.

BidaLan programaren laugarren edizioa martxan da

Zaurgarritasun egoeran dauden pertsonak lan munduan txertatzeko xedea du programak. Aurten hasi eta 2026 arte sei ibilbide berri eskainiko dituzte.

Crohn eta kolitis ultzerosoagatik morez argituko dute udaletxea

Gaur 21:30etatik 23:00etara piztuko dituzte argi moreak udaletxean, ACCU Gipuzkoak eskaturik.

Isuri Gutxiko Eremua finkatzeko lanetan ari da Irun

Zenbait irizpide kontuan hartuz Isuri Gutxiko Eremua zedarritzen ari dira Irunen. Bigarren fasea prestatzeko bilera irekia antolatu du Udalak, hilaren 28an.

Uda bukaeran hasiko dira eraikitzen Arbesko egoitza

Azterketa geoteknikoak egin ondoren, "modulu kontrolatuko zutabeetan bermatutako hormigoizko lauzen zimendu sistema" erabiltzeko hautua egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Joan den astean Aldundiak eta Udalak udal taldeetako bozeramaileekin eta auzoko ordezkariekin bilera egin zuten proiektuaren berri emateko.

Gehiago