Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Uda bukaeran hasiko dira eraikitzen Arbesko egoitza

Azterketa geoteknikoak egin ondoren, "modulu kontrolatuko zutabeetan bermatutako hormigoizko lauzen zimendu sistema" erabiltzeko hautua egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Joan den astean Aldundiak eta Udalak udal taldeetako bozeramaileekin eta auzoko ordezkariekin bilera egin zuten proiektuaren berri emateko.

Oier Iriarte Arrondo
Irun
2025/05/19

Arbes auzoko gizarte zerbitzuen egoitza berria uda bukaeran eraikitzen hasteko asmoa du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Lursailaren azterketa geoteknikoa egin eta “modulu kontrolatuko zutabeetan bermatutako hormigoizko lauzen zimendu sistema” erabiltzea dela egokiena ondorioztatu dute. Eraikuntza lanek 28 hilabete irautea aurreikusten dute, eta 34.898.547 eurokoa da aurrekontua.

Eraikitzen hasi aurretik egin beharreko hainbat lan egin dituzte dagoeneko, besteak beste, “lurzatia zeharkatzen zuen linea elektrikoa kendu, lursailaren baldintza hidrogeologikoei buruzko azterketa lanak egin edo inguruko eraikinetako notario aktak hartu”. Udala hasi da jada “obra lizentzia eman ondorengo lanekin”, egoitza berria “ahalik eta epe laburrenean” eskuragarri egoteko asmoa baitu.

Gizarte zerbitzuen egoitzak sei bizikidetza unitatez osatutako 130 adineko pertsona jasotzeko aukera emango du. Desgaitasuna duten pertsonentzat, ordea, 26 toki egongo dira bi unitatetan banatuta. Eguneko bi zentro ere izango ditu egoitzak: 30 toki adinekoentzat eta 25 desgaitasuna duten pertsonentzat. Mendekotasunik ez duten 50 adinekoentzako tutoretzapeko 48 apartamendu ere egongo dira. 

Zaintza sistema indartzen

Proiektuaren aurrerapenen berri emateko bilerak egin zituzten Maite Peña Zainketa eta Gizarte Politiketako diputatu eta Cristina Laborda Irungo alkateak aurreko astelehenean, hilaren 12an. Lehen bilera goizean egin zuten, Irungo udal taldeetako bozeramaileekin; bigarrena, ordea, arratsaldean egin zuten, Arbesko Irungo Herritarren Foroko eta Adinekoen Kontseiluko bizilagun eta ordezkariekin.

Horrelako bileren eta “herritarren parte hartzearen” garrantzia azpimarratu du Peñak, “funtsezkoak baitira gure bizilagunen beharrei benetan erantzungo dien zaintza sistema bat eraikitzeko”. Proiektua “eskubide zientifikoetan, pertsonalizazioan, prebentzioan eta parte hartze komunitarioan oinarritzen da”.

Aldundiak Gipuzkoa osoan ekin dion zaintza sistemaren eraldaketa prozesuaren baitan sartzen da Arbesko proiektua. Zainketa eta Gizarte Politiken 20>30 Agenda jarraituz “zaintza sistemaren eraldaketa sakona” abiatu du Aldundiak, helburua “beharrei aurre hartzea, laguntzak mantentzea eta lurralde eragile guztiekiko lankidetza sendotzea” izanik. Laborda alkateak ere proiektu honen balioa nabarmendu du, “premiazko behar sozial bati erantzuteaz” harago, “defendatzen dugun hiri eredua indartzen baitu, pertsonen zaintzan oinarritua dagoena”. Proiektua erreferente izatea bilatzen dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Kirola, Gipuzkoa

Abuztuaren 11tik 14ra jokatuko dute Donostia Hiria torneoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Burujabetza eske elkartu dira 180 alkate inguru Bergaran

Kultura, Gipuzkoa

Ahotsak eta omenaldiak ardatz Donostiako Jazzaldian

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako Foru Aldundiak aitortza egin die Lourdes Herrastiri eta Paco Etxeberriari, memoria demokratikoa berreskuratzen egindako ekarpenagatik

Ekonomia, Gipuzkoa

Gipuzkoako baserritarrak «haserre» daude, mendiko uren kontagailuen afera dela eta

Ekonomia, Gipuzkoa

BIC Gipuzkoa zentroa Illunbera lekualdatuko dute

Kultura, Gipuzkoa

Triangulo de Amor Bizarro, Shego, The Sadies eta Marte Lasarte izango dira Bolo-Bolo Weekend jaialdian

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.